Udal eta Foru Hauteskundeak dira gaur. Ereñotzun, Auzo Udaleko Hauteskundeak ere izango dituzte. Botoa emateko ordutegia: 09:00etatik 20:00etara.
Gaur, maiatzak 22, Udal eta Foru Hauteskundeak dira. Gaur erabakiko dira datozen lau urteetan zeintzuk izango diren ordezkariak Udalean eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan. 15.157 hernaniar daude bozkatzera deituta. Ereñotzun, Auzo Udaleko Hauteskundeak ere izango dituzte 481 ereñotzuarrek. Hernaniko Udal hauteskundeetara 7 alderdi aurkeztu dira: Bildu koalizioa, PSE-EE, EAJ-PNV, Hamaikabat, Ezker Batua-Berdeak, Aralar eta PP. Ereñotzurako hautagai bakarra: Ereñotzu Ekinez. Zortzi eskolatan emango dira botoak. Ordutegia: 09:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!