azken txanpan da Estatuko Gazte Txapelketa, eta jubenil mailako Hernanik denboraldiko partidu garrantzitsuenetakoa du bihar. Etxeko taldeak, Landaren jokatuko duela du alde; kontra berriz, garaipenak bakarrik balio duela. Bartzelonako Santboiana taldearen kontra jokatuko dute, bihar, Estatuko Gazte Txapelketako bosgarren jardunaldian, eguerdiko 12:00etan hasita. Hernanik partidu zaila bezain gogorra espero du, Santboiana Estatu mailako talderik indartsuenetakoa baita. Hala ere, itxaropentsu dira, aukera aprobetxatzeko gogo izugarriarekin. Bihar, beste behin, duten guztia emango dute Landaren, irabazi, eta finalerdietarako pasea lortzeko. Eta herritarren babesa ere espero dute; biharko partiduan azken bultzada ematera hurbiltzeko deia egin dute.
AUTONOMIEN TXAPELKETA
Euskadi eta
Castilla Leonen
arteko finala gaur, Landaren
ESTATU mailako Autonomien Txapelketa iritsi da finalera. Txapelketan Estatuko autonomiek hartu dute parte, tartean Euskadikoak; eta hain zuzen azken honek eta Castilla Leonek lortu dute finalerako pasea, erakustaldia emanda.
Final haundia jokatuko da gaur, Hernanin
Errugbia gustuko dutenek hitzordu garrantzitsua dute gaur Zubipen. Bi selekzioen arteko partidua ikusteaz gain, Hernaniko sei jokalari Euskadirekin jokatzen ikusteko aukera izango da. Partidua 18:00etan hasiko da, eta Orbegozo, Pelaz, I. Garmendia, Etxeberria, Esnal eta O. Garmendia dira jokatuko duten hernaniarrak.