Bi antzerki sesio eskaini zituzten joan den asteburuan Langile ikastolako DBH 4 kurtsoko ikasleek. Antzezlanak Anarkista baten ezusteko heriotza izena zuen, eta errealitatean oinarritzen zen. Protagonistak Amerikako Estatu Batuetan kokatzen ziren. Antzerkiaren helburua Estatu terrorismoa salatzea zen, eta horretarako, komedia generoa erabili zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!