Hiru atxilotu Hernanin, lapurretak medio

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 21a, 02:00

Azken egunetan hiru gazte atxilotu ditu Ertzaintzak lapurreta egitea leporatuta. Asteartean, 22 urteko gazte bat atxilotu zuten adineko bikote bati 1.500 euro lapurtzen saiatzeagatik. Ostegunean, berriz, 19 eta 13 urteko bi gazte atxilotu zituzten autokarabana batean lapurtzen saiatzeagatik, Santa Barba­ran. Leihoa eta atea fortzatu zituzten, Ertzaintzak azaldutakoaren arabera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!