Ume jolasak, kirolak, bazkaria eta erromeria, Urnietako Gazte Festak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 21a, 02:00

urnietan Gazte Festak ospatuko dituzte datorren asteburuan, eta urtero legez, hernaniar ugari hurbilduko dira bertara, jaiak ospatzera. Hamahiru eguneko iraupena izango dute festek, maiatzaren 23tik ekainaren 4ra, eta egiterauaren barruan adin tarte guztietarako ekintzak antolatu dituzte. Aurreneko hiru egunetan, herriko ikastetxe ezberdinetako haurrei zuzendutako hainbat ekitaldi antolatu ditu Urnietako Udalak; hala nola, pailazoak, tailerrak eta ipuin kontalariak.

Ginkana eta oilasko jana, ostiralean
Ostiraletik aurrera, izenak berak dioen bezala, gazteak izango di­ra protagonista, eta hauentzako ekitaldi ugari programatu di­tuz­te. Hasiera 19:30etan eman­­go diote, eta handik aurrera, musika, dantza, eta buruhaundi eta erraldoiak izango dira. Urnietako Poxta Zahar koadrilak berriz, ginkana eta oilasko jatea antolatu dituzte egun horretarako. Ginkanan parte hartzeko, Xauxarren edo Movien eman behar da izena; eta oilasko janerako ere, bertan erosi behar dira txartelak.

Kirola nagusi, larunbatean
Larunbateko ekitaldi gehienek berriz, lotura zuzena izango dute kirolarekin. Goizean haur-kirol jaialdia antolatu dute Urnietako txikienentzat; eta arratsaldean, proba berezia egingo dute Poxta Zahar elkartekoek: ergometroa, bizikleta eta lasterketa. Ondoren, harrijasotzaile eta txinga txapelketak jokatuko dira. Eta gauean, Ingo al deu?k jarriko du musika.

Paella lehiaketa, ekainaren 4an
Gazte Festak ekainaren 4an bukatuko dira, Plazan egingo den Paella lehiaketarekin.

egitaraua:
Maiatzak 27, ostirala
17:30 Ginkana (Azkorten)
Apuntatu:Xauxar eta Movien
Epea: maiatzak 26ra arte
21:00 Oilasko jatea (Egapen)
Ticketak salgai: Xauxar eta Movien
Epea: maiatzak 24ra arte
Ondoren elektronikarekin poteoa herrian barrena.
Maiatzak 28, larunbata
12:00 Txarangapoteoa Kantoitik
15:00 Bazkaria Egapen
Ticketak salgai: Xauxar eta Movien
Epea: maiatzak 26ra arte
Ondoren Karaokea eta Ginkanako Sari Banaketa
20:00 Bokatak salgai Egapen eta erromeria Ingo al deu?
taldearekin.
ekainak 4, larunbata
12:00 Paella lehiaketa (Plazan)

* Urnietako gazte koadrilaren egitaraua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!