Matxin III eta Urrutia, mirari bila, finalean

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 21a, 02:00

Utergak eta San Miguelek txapel erdia buruan dute, eta Ma­txin IIIak eta Urrutiak be­rriz, mirari bila atera beharko dute gaur, Galarretako kantxara. 19 tanturi buelta eman be­har diote, finala irabazi nahi badute; izan ere, joaneko partiduan 40-21 irabazi baitzuten Utergak eta San Miguelek, Donezteben. Jaialdia 16:00etan hasiko da Galarretan, eta finaleko partidua bigarrena izango da, 17:00ak aldean. Finala bi partidutara Torneo mixtoa izanik, finala ere bi partidutara jokatu dute, fron­toi motzean, eta luzean. Doneztebeko motzean jokatu zuten eta gaur luzean jokatuko dute. Ez dago ezinezkorik, baina... Kirolean ez dago ezinezkorik. Lehen pasa bada, zergatik ez gero? Matxin IIIak eta Urrutia Iak lehen ere irabazi diete Galarretan Uterga eta San Migueli. Gainera, 40-27 irabazi zieten orain hurrena jokatu zutenean, zergatik ez gaur? Denak aterako dira hil edo bizi kantxara; bai Doneztebeko irabazleak eta bai galtzaileak. San Miguelek eta Utergak ere ez daukate fidatzerik, eta ten­tsioan aterako dira kantxara. Espektakulua, beraz, gaur ere Galarretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!