Bihar, bozkatzerakoan, preso eta iheslarien aldeko pegatinarekin joateko eskatu dute

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 21a, 02:00

Bihar, hauteskundeak dira eta ekimen nazionala izango da euskal preso politiko eta iheslarien senideek bultzatuta. Bertan parte hartzera gonbidatzen di­tuz­te herritarrak eta dei egin dute, bozkatzerakoan, euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira dioen pegatinarekin joateko. Garin, Oindi eta Rioja tabernetan eskuratu daitezke. Bide batez, gogorarazi dute beraien senideen eskubideak behin eta berriro urratuak izaten direla eta Ibon Fernan­dez Iradi preso hernaniarraren egoera jarri dute adibidetzat: «Izugarrizko bizkarreko mina du eta dagokion tratamendua jasotzeko espetxetik atera behar dute, baina Barne Ministerioak ukatu egin dio irteera. Ezin du behar duen tratamendua jaso eta horrek sekulako oinazeak eragiten dizkio. Gure senide presoak suntsitu nahi dituzte. Hil zorian daudenean bakarrik ateratzen dituzte. Noraino iritsi nahi dute, guztiak suntsitu edo usteldu arte? Nahikoa da».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!