Erromeria, bazkaria eta jaialdia gaur, txalapartaren doinupean

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 21a, 02:00

txalaparta Festak 25 urte betetzen ditu aurtengo edizioarekin, eta urteurrena modu berezian ari dira ospatzen. Egitarau berezia antolatu dute, aste osokoa, Hernani Musika Eskola Publikoak eta Ttan Ttan Ttakun bertako txalaparta taldeak. Gaur dute aste horretako azken eguna, eta zilarrezko urteurrena behar bezala agurtzeko, egun osoko festa antolatu dute, Txalaparta Festa. Ekitaldi guztiak Tilosetan izango dira, eta txarra egiten badu, Atsegin­degin egingo dituzte. Txalaparta doinuak goi­zeko 11:00etatik zabal­duko dira herrian barrena, erro­me­riarekin. Parte hartzen dute­-nek saio libreak eskai­niko dizkiete inguruan en­tzutera hurbiltzen diren guztiei. Erromerian Hernani Musika Eskolako Alboka, Dul­tzaina, Trikitixa eta Txis­tu taldeak hartuko dute parte. Kaleak txalaparta doi­nuekin girotuta, bazkaltzera erretiratuko dira partehartzai­leak, arratsalderako in­darrak berreskuratzera. Baz­karira joango direnek aldez aurretik erosi dituzte txartelak.


Jaialdi nagusia, arratsaldean
Eguneko ekitaldi nagusia arra­tsaldeko 17:00etatik aurre­rakoa izango da: bertsoa eta txala­parta uztartuko dituena. Ba­tetik, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak ariko dira kantuan; eta bestetik txala­partariak. Jai­aldi honetan parte hartzen duen talde bakoitzari Aitor Ruiz de Egino artista her­na­niarrak egindako zeramika opa­-rituko diote, bereziki 25­garren urteurrenerako egin due­na; eta horrez gain, liburu eta DVD-a ere emango diete.


Materiala salgai, postuan
Txalaparta Festa gunean merkatu txiki bat jarriko dute, eta bertan, liburu, disko, DVD, bideo eta materiala izango da aukeran.


Maiatzak 21, larunbata

Txalaparta Festa, Tilosetan: 11:00etan, txalaparta erromeria: txalaparta saio libreak.
Hernani Musika Eskolako Alboka, Dultzaina, Trikitixa eta Txistu taldeak, kale bueltan.
14:30etan, herri bazkaria
(*bazkari txartela aldez aurretik erosi behar da: 22 euro.)
17:00etan, txalaparta jaialdi
nagusia:
- Bertsolariak: Hernaniko Bertso Eskola.
- Txalapartariak: Jaialdi honetan
jotzeko Txalaparta Festetako aurreko ediziotan parte hartu duten taldeak gonbidatu dira. Antolakuntzak talde bakoitzari emango dizkio Aitor Ruiz de Eguino artista hernaniarrak 25. Txalaparta Festa ospakizunerako egindako zeramika eta argitaratutako liburu-DVDak.


*Email: jm-beltran@hernani.net / herrimusika@herrimusika.org

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!