Miguel Burugain eta Antonio Miner, Gipuzkoako onenen artean

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 21a, 02:00

miguel Burugainek eta An­tonio Minerrek jo eta su ari beharko dute gaur, Idiaza­ba­len, Gipuzkoako onenen artean. Urteko 26 bolari onenek jokatuko dute Gipuzkoako Txa­pelketa, eta Burugain eta Miner tartean dira. Egun bakarreko txapelketa izango da Idiazabalkoa eta fase ezberdinetan jokatuko da: aurrena, seina bola botako dituzte. Hortik aurrera bolariak eliminatzen joango dira, bi finalista geratu arte. Eta hor erabakiko dute, Gipuzkoako onena zein den, aurten. Aurreneko zortzi bolariak Euskadiko Txapelketarako txartela lortuko dute.
Kopa, Agirrerentzat Aian bukatu zuten joan den astean Gipuzkoako Kopa, eta eguneko onenak bi hernarniar izan ziren arren, sailkapenean lehenengo A. Agirre segurarra izan zen, 230 brilarekin, eta hark irabazi du Kopa. Lehe­nen­go hernaniarrak: Burugain, Ugalde, Arrozpide eta Miner. Dena dela, Aiako tiraldia An­­tonio Minerrek irabazi zuen, 48 brila botata, eta bigarren Miguel Arrozpide izan zen, 48 brilarekin, baita ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!