Tolosa eta Hernani artean, Abiadura Haundiko Trenaren lanak hastear direla eta, Mendi Martxa antolatu du AHTaren Aurkako Taldeak, bertako ibilbidea, eraginak eta egoera ezagutzera emateko.
Mendi Martxa gaur eta bihar izango da. Tolosako tren geltokitik abiatuko dira gaur 09:30etan. Adunara iritsiko dira arratsalde partean eta bihar, 09:30etan bertatik abiatuko dira. Hernanira arratsaldean iritsiko dira bihar eta 18:00etan kalejira egingo dute Portu auzoko plazatik. Gaur abiatu aurretik, lo-zakua edo motxilak eramateko furgoneta egongo da Tolosan eta Tolosatik Adunara eta Adunatik Hernanira gauzak eramango ditu.
Hainbat geldialdi egingo dituzte eta nahi duenak elkartzeko aukera izango du. Gaur: Tolosa (09:30)-Anoeta (14:00-16:00)-Aduna (20:00). Bihar: Aduna (09:30)-Andoain (11:00)-Hernani (18:00).