Hernanik jarraituko du hondakinak atez ate biltzen, Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 21a, 02:00

Donostiako Auzitegiak suspenditu egin zuen Hernanik San Markotik konpetentziak hartzea, konpetentziak zeinenak diren esango duen epai definitiboa eman bitartean. EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du kautelazko neurri hori.

Hernanik jarraituko du hondakinak atez ate biltzen, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabe­ra. Donos­tia­ko Udalak aurkeztutako sala­keta medio, Donostia­ko Auzitegiak, 2010eko aza­ro­an, suspenditu egin zuen, Hernanik honda­ki­nak biltze­ko konpetentziak hartzea San Markotik, kon­pe­ten­tzia horiek zeinenak di­ren esan­go duen epai def­ini­­ti­boa eman bitartean. Do­­nos­tiako Auzitegiaren erabaki ho­rren aurka helegi­tea jarri zuten Hern­ani, Usurbil eta Oiar­tzungo Udalek eta EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea onartu eta bertan behera utzi du kautelazko neurri hori. Behin betiko epaia eman arte Herna­nik jarraituko du hon­da­kinak biltzen. Auzitegi Nagusiak hartutako ebazpe­na­ren kon­tra ezin da helegi­terik jarri.

Marian Beitialarrangoitia Her­­naniko alkateak pozik har­­tu du ebazpena. Hala azal­­­du du Kronikara bidali­tako prentsa oharrean: «Mota asko­tako erasoak jasan ditu­gu, alderdi batzuenak, zen­bait komunikabiderenak eta erakunde batzuenak, baina azkenean guztiek huts egin dute; oinarririk ez dutela era­kusten dute horrelako ebaz­pe­­nek. Aldi berean, ebazpena Donostiako Udalari esaten ari zaio ez dela nor San Marko eta Hernaniko Udalaren arte­ko harremanetan sartzeko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!