Iritsi da herriartekoa!

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 21a, 02:00

Hernanik final zortzirenetako bueltako partiduak jokatuko ditu gaur, Arrasateren kontra, Hernanin, 19:00etatik aurrera. Gipuzkoako Herriar­teko Txapelketa joan den astean hasi zuen Hernanik, eta gaur iritsiko da espektakulua Hernanira bertara. Gainera, bentajarekin datoz hernaniarrak, lehengo astean hiru partiduak irabazi bai­tzizkion Arrasateri. Ondo izatera, gaur ere nagusitu egingo dira hernaniarrak, eta final laurdenetara pasako dira. Hori, dena dela, kantxan esan beharko dute pelotariek. Hiru kategoria, hiru partidu Betiko moduan, hiru partidu jokatuko dituzte gaur, Arra­satek eta Hernanik. Kadeteek, jubenilek eta seniorrek jokatuko dute, eta lehengo asteko berdinak izango dira, Herna­niren kasuan. Lehengo asteko emaitzek kontatzen dute gaur, eta Hernanik hirurak irabazi zituenez, gaur asko itxusitu behar dute gauzek, aurrera ez egiteko. Altuna anaiek jokatuko dute kadeteetan, Hernanitik. Lehengo astean irabazi egin zuten, partidu gogorra jokatuta. Gaur ere halakoa espero da, eta berak dute presiorik haundiena. Lujanbiok eta Murgiondok erraz irabazi zuten, jubenilen arteko norgehiagoka (5-22). Ez dirudi gaur arazorik izango dutenik. Aizpitartek eta Gorrotxate­gik irabazteko guztiak dituzte gaur, lehengo asteko partidua ikusita. Oiartzunera bidean, bi parada egin behar Denek esaten dute, aurten Oiartzun dela faborito Herri­ar­tekoan. Hernanik final erdietan jokatuko du Oiartzunen kontra, gauzak ondo egiten baditu. Horretarako ordea, bide pixka bat geratzen zaio: final zortzirenak, Arrasateren kontra; eta final laurdenak, seguru asko Bide­goiango talde gogorraren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!