«Gure eginahalak hauek izango dira, besteak beste: azpiegitura eta zerbi­tzuak hobetzea eta gerturatzea, aisialdi eta kultura eskaintzak ugaritzea, natur eta kultur ondarea kudeatzea...»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 20a, 02:00

Datorren igandeko hauteskundeak oso bereziak izango dira Ereñotzuko auzotarrontzat. Batzar Nagusieta­rako eta Hernaniko Udalerako ohizko hauteskundeez gain, beste ontzi batean, Ereñotzuko Auzo Udaleko alkatea hautatu ahal izango dugu lehendabizikoz.

Auzotarrok proposatu ditugun izenetatik sortu da Ereñotzu Ekinez izeneko hautagaitza. Hortik atera dira bai alkategaiaren izena, bai Junta osatuko duten beste lau kideren izenak, baita denera hamabi lagun osatu arterainoko lan taldea ere.

Auzo Udala sortzeraino egin dugun bide luzean auzotarren babesa nabarmena izan da, eta hautagaitza honek aurrerantzean ere gertutasun eta laguntza hori beharko ditu. Auzo Udalaren baliabideak mugatuak izango dira, baina talde gogotsu honen lana ez da faltako eta ziur gaude auzotarren lankidetza ere hor izango dugula, orain arte bezala.

Ildo horretatik, auzotarren elkarlana sustatzea izango da gure helburuetako bat. Gure auzoa oso sakaba­na­­tua dago eta, beheko auzunetatik ha­si eta goikoetaraino, denon elkar har­tzea garrantzitsua izango da au­zoa ahalik eta egokien egituratu dadin.

Alor zehatzak aipatuz, besteak beste, gure eginahalak hauexek izango dira:  azpiegitura eta zerbi­tzuak ho­betzea eta gerturatzea, aisialdi eta kultura eskaintzak ugaritzea, natur eta kultur ondarea kudeatzea, beharren araberako hirigintza proiektuak sustatzea, eta edozein kasutan, auzotarren premiei gertuagotik erantzuteko aukera eskaintzea.

Ez da erraza izango bat-batean asmo haundiak burutzea, baina uste osoa dugu pixkanaka gauzak hobeto antolatu eta auzoan hobekuntzak izango direla.

Datorren igandeaN aukera polita izango dugu Ereñotzuko auzoaren bi­la­kaera honetan beste urrats bat emateko.

Hel diezaiogun aukera honi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!