San Isidro eguna izan zen joan den igandean, baserritarren eguna, hain zuzen, eta festa giroa izan zen Hernanin. Egunaren hasieran meza ospatu zen, Parrokian; eta ondoren kirol ekitaldiak izan ziren protagonista. Atsegindegin iparraldeko herri kirolen erakustaldia eskaini zuten, ingudea eta lasto jaurtiketak egin zituzten besteak beste, eta herritarrek probatzeko aukera ere izan zuten; kiroldegian berriz, pelota patiduak jokatu zituzten. Jateko eta edateko ere, ez zen falta izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!