Txalaparta Festako aurtengo edizioak mende laurdena bete du eta egitarau bereziarekin ospatu dute zilarrezko urteurrena. Atzo bukatu zen festa, txalaparta jaialdi nagusiarekin, eta bertan, 25 urteotan Txalaparta Festako aurreko ediziotan parte hartutako taldeek jo zuten. Antolakuntzak talde bakoitzari Aitor Ruiz de Eguino artista hernaniarrak 25. Txalaparta Festarako egindako zeramika eta argitaratutako liburu-DVDa eman zizkion.
Atzokoa, egun osoko festa izan zen eta goizean erromeria, eta ondoren, bazkaria ere izan ziren. Bertso eskolako bertsolariak ere aritu ziren jaialdia girotzen.
Txalaparta Festa aurreko igandean hasi zen egun hauetan zehar ekintza ezberdinekin gozatzeko aukera izan da: ibilaldia txalapartari historikoen etxeetan barrena, erakusketa, zinea, Ttakun ttan ttakun ikuskizuna, Txalaparta party aparta...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!