«Dena emango dut, Hernaniko elkarbizitza errazagoa, atseginagoa eta seguruagoa izan dadin»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 20a, 02:00

Pertsonek ematen diote zentzua Hernaniri; soilik pertsonek. Herna­ni­ko 20.000 gizon-emakumeek, bertan bizi, gozatu eta, batzuetan su­fri­tzen duten gizon-emakumeek hel­bu­ru bat daukate, eta nik dena emango dut horren alde: elkarbizi­tza errazago bat lortzea, atseginagoa eta seguruagoa.  

Badakizu, urte hauetan guztietan, erabat konprometitu naizela Hernaniren alde. Badakizu, beti bilatu diodala irtenbideren bat arazoei, kontuan hartu gabe arazo hori zuena zein ideologitakoa edo pen­tsakeretakoa izan. Badakizu, beti zuhurra zen naizela hernaniarren diruarekin, eta erne egon naizela Aurrekontuetan euro bakar bat ere alperrik galdu ez zedin. Badakizu, beti defendatu izan dudala zaborrak biltzeko beste eredu bat, arazo haundi bat eragin baitugu honek, gehiago jasan ezin dugun arazo bat. Badakizu, zuri entzuteko prest egon naizela, nagoela eta egongo naizela.

Gugan konfidantza izateko arrazoiak asko dira. Herriko ekonomia piztu behar dugu, lanpostuak sor­tzeko. Dendari eta tabernarien alde borroka egingo dut, Udalaren aldetik traba gehiago izan ez dezaten. Lizentziak emateko sistema errebisatuko dut, tasak eta administrazio baldintzak zein diren aztertuko dut.   Elkartasun politiken alde egingo dut, gehien behar dutenen mesedetan. Arau Subsidiarioak errebisatuko ditut, herritarren alegazioak kontuan izanda. Babestutako alokairuzko etxebizitzak bultzako ditugu, erosteko aukera ematen dutenak. Babes ofizialeko etxebizitzak adjudikatzeko moduari erreparatuko diogu, zitalkeria eta faboritismoak saihesteko. Aparkatzeko arazoari konponbidea bilatzen saiatuko gara, kaltegarria izango ez dena, ez komertzioentzat, eta ez zerbitzuen sektorearentzat, eta erosoa izango dena herritarrentzat

Horregatik, zure konfiantza izatea espero dut, maiatzaren 22an. Espero dut, zure botuarekin kontratatuko nauzula, lau urtez zure zinegotzi izateko, zure zerbitzura lan egiteko, zintzotasunez, eta urteek emandako esperientziarekin, Her­na­niren alde, eta hernaniarren askatasunaren alde.

Hernani mugitzen ari da
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!