Hurrengo asteetan kiroldegiko teilatu gainean eguzki-plakak jarriko dira, aurrez Biterin, Udal Euskaltegian eta Zaharren Egoitzan egin bezala. Lanak Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) bitartez egingo dira. Lan horiek egin ahal izateko, kiroldegiaren beheko sarreraren ondoan dauden 3 makal moztu behar izan dira, lanak segurtasunez egiteko. Asteazkenean moztu ziren makal horiek.
EEErekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz, Udalak bere azpiegituren erabilera EEEren eskuetan uzten du 20 urtetarako eta trukean EEEk egingo ditu lanak. Epe horretan, kiroldegiak, sare nagusiko energiaz gain, instalazio horrek sortutako energia jasoko du eta, ordainetan, jasotako energia termikoaren %5eko beherapena izango du Udalak. Epea bukatzean, instalazioaren jabetza Udalaren eskuetara pasako da inongo kosturik gabe.
Horrez gain, Udalak jakinarazi du, Nafar kaleko eta Arantzatzu plazako aparkalekuko zuhaitzak puskatzen ari direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!