«Gure botuarekin Udal Gobernuan eragingo dugu eta proiektuak onartuko ditugu, bereziki auzoen onerako eta gehien behar duten herritarren onerako direnak»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 20a, 02:00

Ezker Batuak dei egin nahi die Hernaniko langile guztiei, gazte guztiei eta pentsionista guztiei datorren igandeko hauteskundeetan parte hartzeko, abstentzioak eskubiari egingo baitio mesede. Zorio­nez, hasieran genuen beldurrik ez daukagu, kandidatura batzuk ilegalizatu zitzazketelako, baina hala ere penatan gaude, Hernanin bizi, lan egin eta inpostuak ordaintzen dituzten askok ezin dutelako boturik eman, munduko beste leku batzuetatik etorri direlako.

Ezker Batuak espero du, herritarren babesa jasoko duela Udalean eta Batzar Nagusietan ordezkaritza izateko, eta horrela, gure botuarekin Udal Gobernuan eragiteko eta proiektuak onartzeko; bereziki, auzoen onerako diren proiektuak eta gehien behar dutenen mesederako direnak. Horrela, elkarbizi­tza  eta Hernani hobetzen segiko genuke. Posible baita Hernani hobetzea.

Inkestetako emaitzak gorabehera, baikorrak gara, guk errepresentatzen ditugun ideiak oso bizirik daudelako; hau da, Ezker Euskal­duna eta Federalista, sentsibilitate ezberdinen arteko zubi-lana egiten duena.
Espero dugu, Espainiako gobernuak egin dituen murrizketa sozialekin (erreforma laborala, pentsiodunak...) haserre eta etsita dagoen jendea etxean ez geratzea, eta bozkatzera ateratzea, eta eskubide basatu horri boturik ez ematea, oraindik plan gogorragoak baititu ezkutatuta. Jende horrek, Ezker Batuan dauka garantia bat, Hernani hobe bat egiteko.   
Hala ere, igandean Ezkerrari botua emateaz gain, mobilizatu egin  behar dugu langabeziaren kontra, pobreziaren kontra, eta politika sozialak murriztearen kontra.

Mobilizatu zaitez, eta eman botua Ezker Batua-Berdeak alderdiari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!