«Baztertu itzazue EAren izena erabiliz, bozka eskatzen dutenak»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 20a, 02:00

Hernaniko EAk, prentsa ohar bi­dez, konfirmatu egin du igandeko Udal eta Foru Hau­tes­kun­deei be­gira, Eusko Alkarta­sunak Alter­na­tiba eta independenteekin batera osatu duen Bildu koalizioaren al­deko apustua. Halaxe gogorarazi die hernaniarrei, eta oso modu be­rezian, aurrekoetan EAren aldeko boz­ka eman duten lagun guztiei. «Bil­du osa­tzera eraman gaituen apus­tu politikoa subiranisten arteko akordioan datza, bide baketsu­ak, politikoak eta de­mo­kratikoak soilik erabiltzeko konpromisoan, hain zuzen ere, bake eta normalizazio politikorako bidean Bildu berme nagusia izan dadin». Hori horrela, gaineratu du: «Baztertu beraz, egunotan beste alderdi batetik EAren izena erabiliz bozka eskatzen dabiltzanak, horiexek baitira eserleku eroso baten truke eta itzal gozoaren bila EAtik alde egin zutenak. EAn tinko eutsi diegu beti gure sorreratik izan ditugun oinarrizko helburuei, eta tinko eutsiko diegu, beti egin dugun bezala, gaur eta duela 25 urte, Garaikoe­txea buru genuela, jaio ginenean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!