«Ziur gaude, askok eta askok Hamaikabat aukeratuko dutela datozen hauteskundeetan»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 20a, 02:00

Hamaikabatek betetzat jotzen ditu hauteskunde hauetan jarri genituen helburuak. Hauteskunde kanpaina honetan agerian geratu da H1!ek 5. kontenedorearen alde eta Atez Atekoaren (PaP) kontra azken urte honetan mantendu duen jarrera garbia.

Argi geratu da Bilduren atzean betiko ezker abertzalea dagoela, betiko ezker erradikala. Garbi geratu da, baita ere, Bilduk oraingo agintarien harrokeri eta inposaketaren lekukoa hartu nahi duela. Ezker Abertzalea-Bilduk gainera betiko joku zikina erakutsi du gure kartelen gainean beraienak jarriaz. Hori ere ez zaigu estrainu egin, beti egin izan baitute.

Bestalde guk kanpaina honetan bestelako eredu bat erakutsi dugu. Gauzak argi eta garbi esan ditugu. Hernanik bestelako udal bat merezi du. Harrokeria eta beste iritziei mespretxua egingo ez dien udala nahi dugu.
Hernaniarrok dugu azken hitza, hernaniarrok dugu agintea. Hernaniarrok azken lau urte hauetan jaso dugun mespretxuaren aurrean, orain dugu gure iri­tzia gauzatzeko aukera. Ziur gaude askok eta askok Hamai­kabat aukeratuko dutela datorren igandean. Aldez aurretik denei eskerrik asko.

Hernaniarrok dugu azken hitza, hernaniarrok dugu agintea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!