Atzo eguerdiko 15:30etatik aurrera, Hernaniko erdigunea urik gabe dago. Udaltzaingoek Kronikari jakinarazi diotenez, barianteko obretan Añarbeko tuberia generala puskatu zuten, eta ondorioz, erdiguneko etxe, komertzio eta dendetara ez da urik iritsi atzo eguerditik. Aberia gaur goizerako konpontzea espero dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!