Iñaki Arratibel Hamaikabateko zerrendaburuak gardentasuna eskatu dio Luis Intxauspe Bilduko alkategaiari, Garbitania Zero Zabor enpresa publikoa dela eta: «Luis Intxauspek, Ezker Abertzalea-Bilduren hautagai buruak, kudeaketa gardena mantenduko duela adierazi du. Hori egia bada, esan dezala publikoki, Garbitania Zero Zabor enpresa publikoan, oposizioko kideek parte hartzeko eskubidea izango dutela, Gipuzkoako enpresa publikoetan gertatzen den bezala. Ezin daiteke esan gardentasunez jokatuko dela, Garbitanian oposizioari ateak ixten bazaizkio; ez al dute testigurik nahi? Zer ezkutatu nahi dute?».
Arratibelen iritziz, «Garbitanian egin diren kontratazioak ez dira argitu eta eskatutako datuak ez zaizkigu eman. Luis Intxauspek kontratazio hauek argitu behar ditu, gardentasunaz edota kudeaketa irekiaz hitz egin baino lehen». Eta gaineratu du: «gardentasunaz edo etikaz hitz egitea ondo dago, baina hitz horiek gauzatu egin behar dira. Luis Intxauspek Marian Beitialarrangoitiaren bidea jarraitzeko asmoa du, gauzak horrela gardentasuna eta etika hauteskunde kanpainako hitz hutsak besterik ez dira izango».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!