EAJ-PNVn uste dugu, badela garaia, herritarrek euren agintariei esateko zer pentsatzen duten. Maiatzaren 22a egun garrantzitsua da, ezker abertzaleari argi eta garbi esateko, gure herriari sekulako kaltea egin dioten nahikoa erabaki hartu dituela. Atez Atekoa; zakurren ADNa; trafikoa aldaketak, egindakoak eta egingo dituztenak; Kaxkoko piboteak gestionatzeko modua; Zikuñaga eta Karabeleko bideen norabidea aldatzea; 6.000 firma gutxiestea; Udala asesorez betetzea... eta abar, horiek, hartutako erabaki batzuk.
Hauxe da garaia: herriarentzat eta herriarekin lan egin litekeela erakusteko; egin baino lehenago entzuteko; pentsatzeko eta aurrezteko; denbora askoan langabezian daudenetaz gogoratzeko; herriko dendarien eta enpresen alde egiteko; inguruko herriekin lanean hasteko eta konpartitzeko, bai kultura, bai kirol instalazioak eta bai zerbitzuak; ezberdinak direnen artean akordioak lortzeko; funtzionarioekin bakarrik lan egiteko, eta ez asesoreekin; egiarentzat eta gardentasunarentzat; Atez Atekoa kentzeko eta martxan nola jarri duten auditoria bat egiteko; elkarbizitza normalizatzeko; gehiago lan egiteko eta gutxiago hitz egiteko; bozkatzera ateratzeko; beldurrak ixildu ez zaitzan.
Hauxe da garaia Hernanirentzat.
Hauxe da garaia EAJ-PNVrentzat.