«Datorren igandean jokoan dago, inoiz baino gehiago, ze eredu nahi dugun Hernanirentzat, inposaketarena edo akordioena»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 20a, 02:00

Alderdi Sozialistak hernaniarrak animatu nahi ditu igandean bozka­tzera joateko, jokoan dagoelako inoiz baino gehiago, ze eredu nahi dugun Hernanirentzat. Atez Ate­koaren Hernani, trafiko aldaketen Hernani, inposaketa eta ezkutuko gestioaren Hernani (Garbitania, adibidez), elkarrizketarik gabeko Hernani... hori izan da azken urteetan izan du­guna, eta Bildu koalizioarekin izango duguna... Edo beste Hernani bat.

Sozialistok aldatu egin nahi dugu Hernaniren irudia eta orain arte gobernatzeko modua, gure herriak gobernu aktibo bat behar duelako, elkarrizketa bultzatuko duena eta eraginkorra, gardentasunez eta zentzuz gastatuko duena. Gobernatzeko modu bat, herritarrei arazoak konponduko dizkiena, eta ez arazoak sortu. Horregatik, konpromisoa hartzen dugu, lehendabizi, Atez Ateko sistema kentzeko, eta kontenedoreak berriz ere jartzeko, 5garren kontenedorea eta guzti.  

Behar den guztia egingo dugu krisiaren kontrako neurriak hartzeko, langabezia gutxitzeko gure herrian. Babestutako etxebizitza bultzatuko dugu, batez ere alkilerrekoa. Mugikortasun Plana errebisatuko dugu eta baita herri barruko garraioa eta herriz kanpokoa ere, eta ibilbideak eta geltokiak aldatuko ditugu egungo herriaren beharren arabera. Eguneko Zentruak eskain­tzen dituen zerbitzuak ugarituko ditugu eta baita etxez etxeko lagun­tza ere; eta aztertuko dugu, udalak ze baliabide dituen Urumea ikastola azpian parking bat egiteko,  Uru­mea ibai bazterrak txukuntzeko edo kiroldegi berri bat egin ahal izateko. Hernaniar guztien bizi kalitatea hobetu nahi dugulako, zer pents­atzen duten edo nongoak diren kontuan izan gabe. Beste Hernani bat izatea posible delako eta badelako garaia demostratzeko. Horren alde lan egingo dugu sozialistek, herritarrek konfiantza ematen badigute.

Beste Hernani bat posible da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!