Jangeletako greba dela eta, Ereñotzuko Txirrita ikastetxeko gurasoek kontzentrazioa egin zuten jangeletako langileekin batera, astelehen eguerdian. Astearteko Kronikan argitaratu zen, langileei elkartasuna emateko egin zutela gurasoek kontzentrazioa, baina ez zen hala izan. Txirritako guraso elkarteak Kronikari azaldu dionez, kontzentrazioan egon ziren langileekin, baina grebaren aurka, ahalik eta azkarren bukatu dadin. Hau da, kontzentrazioa egin zuten Hezkuntza, Auzolagun enpresa, sindikatu eta langileen jarreren aurka; greba lehenbailehen bukatzaren alde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!