Bildu ferian izango da gaur propaganda banatzen, goiz eta arratsalde. 19:00etan kirol taldeekin bilduko da Kiroldegian eta 19:30etan Kaxko elkartearekin, Larramendi 11ko lokaletan. Estefania Morcillo alkategai sozialistak larrosak banatuko ditu gaur 17:00etan Casa del Pueblon Rafaela Romero, Iñaki Arriola, Arritxu Marañon alderdikideekin eta Hernaniko hainbat zinegotzirekin. EAJ-PNVko zerrendakideak botoak banatzen ibiliko dira 17:00etatik aurrera, ferian. Andoni Amonarraiz alkategaia eta Joseba Egibar izango dira, besteak beste. Ezker Batua propaganda banatzen ibiliko da 16:30etatik aurrera ferian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!