2010eko azaroaren 4an zozketatu zituen Etxebidek Txantxillako Babes Ofizialeko 24 etxebizitza. Orain, etxebizitza horiek jabe berrien esku geldituko dira. UTE Txantxillak jakinarazi duenez, zozketatutako 24 etxebizitzen eskriturak hurrengo hamabost egunetan sinatuko dituzte, eta handik aurrera, jabe berrien esku geldituko dira etxeak. Portal horretako gainontzeko 10 etxebizitzak berriz, Udalaren esku geldituko dira.
Etxebizitzak trastero eta garajearekin entregatuko dira, eta komuna eta sukaldea ekipatua dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!