sagastiya eta Txantxillako Babes Ofizialeko 162 etxebizitzek badute zozketarako data, lekua eta ordua: ekainaren 29an egingo da zozketa, Kiroldegian, goizeko 11:00etan. Zozketan erosketako eta alokairuzko etxebizitzak zozketatuko dira. Sagastiyan zozketatuko diren etxe guztiak erosketakoak izango dira. Guztira, babestutako 297 etxebizitza egingo dituzte Sagastiyan, eta horietatik 162 dira ekainaren 29an zozketatuko dituztenak. Txantxillan berriz, zozketatuko diren gehienak alokairuzko etxebizitzak izango dira, 28 hain zuzen; erosketakoak berriz, 6 izango dira. Kasu honetan, zozketatuko diren etxebizitzak Txantxillako Babes Ofizialeko eraikinean falta zirenak dira, 13garren portalekoak hain zuzen.
Onartu eta baztertuen
zerrendari erreklamazioa, ekainaren 2ra arte
Etxebiden izena emanda daudenei joan den astean iritsi zitzaien gutuna etxera, onartuak edo baztertuak izan diren esanaz. Orain, erreklamazioen garaia da, eta Etxebidek, ekainaren 2ra arteko epea jarri du errekurtsoak jartzeko. Errekurtsoak Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzan jarri behar dira. Egoitza Andia kaleko 13garren zenbakian dago, eta bertan, Zuzenean Herritarren Arreta Zerbitzura jo behar da. Ordutegia goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara da.
Sagastiyako etxebizitzen erdia hernaniarrentzat
Sagastiyan egingo diren 297 etxebizitzen %50a baino gehiago hernaniarrentzat izango dira. Momentuz, 189 etxebizitza hasiko dira egiten: 162 Babes Ofizialekoak, eta 27 Babes Sozialekoak, alokairuzkoak.
Etxebizitzak 2 eta 3 logelakoak izango dira, eta garaje eta trasteroarekin zozketatuko dituzte. Prezioak 133.747 euro eta 163.028 euro bitartekoak dira.