Akordeoi emanaldia eskaini zuten atzo, Milagrosan, Hernani Musika Eskola Publikoko 37 akordeoi ikaslek. Batzuk abesti bana jo zuten eta beste batzuk bina. Guztira, 45 abestiz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Balsa, Aura Lee, Gold fish, Himno de la algría, Zorionak zuri, Amona Monika, Aita Jainkoak, Errusiar kanta, Belaridiko ipuina, Loti... izan ziren abesti horietako batzuk.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!