«Hernani aitzindari izatea dugu helburu, Euskal Herriaren eraikuntzan»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 16a, 02:00

Hernaniko Bilduk hautes­kun­deetako ekitaldi na­gu­sia egin zuen atzo, Plaza Be­rrin, he­rritar mordoaren aurre­an. Koali­z­ioaren hauta­gaiak eta programaren ildo na­gusiak aurkeztu eta maiatzaren 22an Bil­du­ren al­de­ko bozka ema­teko es­­katu zu­ten Luis In­txauspe alkategaiak eta Kistiñe Lujanbio zerrendakideak, «Eus­­kal He­rri­an ireki den aro berriari bultzada emateko eta aldaketa sozial eta politikorako. Herri honek prozesu demokratikoa gauzatu ahal izateko».
Euskal Herriaren eraikun­tza prozesuan, Her­na­­ni aitzindari izatea du helburu Bilduk: «herri euskaldun, solidario, parekidetasunean oinarritua, kultur sortzaile, ingurumenaren zaindari, herritarren bizi kalitatea bilatzen duena, herritar guztien parte hartzearekin».

Ingurumena, bizi kalitatea eta etxebizitza eskubidea
Denen ordezkari izan nahi du Bilduk Hernaniko Udalean. «Bilduk herriaren alde egingo du lan, eta herriarekin. Uda­le­ko gai garrantzitsuetan herritarrek parte har­tzeko prozesuak bul­tzatuko ditugu, elkarlanaren alde egingo dugu eta auzolan dinamikak sustatuko ditugu».
Beste bi ardatz nagusi ere izango ditu: ingurumenaren ba­besa eta herritarren bizi kalitatea hobetzea; eta etxebizitza par­ke publikoa osatzea. «Her­nanik, Atez Atekoarekin, pau­so ga­rran­­tzitsua eman du, bai­na hel­­buru nagusia gutxiago sor­tzea da eta Zero Zabor politikak gara­tzea. Eta horrez gain, energia kontsumoa edo­ta oinezkoak zaintzea, bizikleta eta garraio pu­­blikoei lehentasuna emanez».

Giro txarrik, ez
Bilduk ez du giro txarrik nahi herritarren artean. «Bada­kigu ikuspuntu diferenteak daudela: Atez Atekoa dela eta, trafiko aldaketak, txakurren ka­kak… Hori ez da txarra. Ho­nen aurrean egin behar dena hitz egitea da, hutsuneak ho­be­tzeko. Eta gu prest gaude».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!