Hernaniko arlo ezberdinetako hainbat gazte bildu ziren atzo Biteri kanpoan, Bilduren aldeko bozka eskatuz, herriko gazteei: «etengabeko eskubide urraketarik egon ez dadin, egoerari buelta emateko, indarrak bildu eta gure ahotsa entzunarazi behar dugu», azaldu zuten. Eta zenbait arrazoi eman zituzten Bilduren alde bozkatzeko: «Independentzia behar dugu gazte askeak izan nahi dugulako. Gazteontzako lan baldintza duinak behar ditugu, herri eta hiri jasangarriak; eta gure sexualitatea era askean bizi eta adierazi nahi dugu. Kaletik aske ibiltzeko bermea behar dugu. Euskeraz bizi garen gazteak izanik, gure ikasketak euskal curriculumaren baitan burutu nahi ditugu. Hau guztia lortzeko, Bildu da aukera bakarra. Aukera gaztea. Gure aldarrikapena instituzioetara eramateko tresna berria. Gazteon ahotsa berreskuratzeko aukera».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!