Hernaniko Udalak Izpizua, Nafar eta Biteri kaleetan aparkaldia arautu du orain gutxi, eta maiatzaren 25etik aurrera araudia aplikatuko dela jakinarazi du. Hori horrela, dei egiten die bertako bizilagunei Udaletxera joan daitezen lehenbailehen, bertako gisa identifikatuko dituen agiria jasotzera, hau da, kotxean jartzeko pegatina. Agiri hori, maiatzaren 25etik aurrera ezinbestekoa izango da Nafar eta Biteri kaleetan aparkatzeko, zonalde gorria izango baita, hau da, bertako bizilagunentzat bakarrik.
Pegatina hori eskatu ahal izango dute, Izpizua eta Biteri kaleko biztanleek, Nafar kaleko 14, 16, 16A, 15, 17, 19 eta 21 zenbakikoek eta Urbieta kaleko 6, 7, 8, 10 eta 12 zenbakikoek. Dagozkien agiriak aurkeztu behar dituzte Udaletxean.
Izpizua kalea, berriz, zonalde urdina izango da eta orain arte Atzieta kalean izandako sistema bera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!