Hernanin, 27 preso politiko daude eta horiekiko eta euren senide eta lagunekiko elkartasuna adierazteko, Elkartasun Astea antolatu dute datorren larunbatean hasi eta maiatzaren 26ra. Elkartasun bingusa, elkartasunaren inguruko hitzaldia eta bertso afaria izango dira. Bertso afaria maiatzaren 26an izango da Santa Barbara elkartean. Ministro eta Silveira ariko dira bertsotan. Sarrerak 15 euroan daude salgai, Garinen.
Elkartasun Eguna
Elkartasun Eguna maiatzaren 28an izango da eta ohi bezala, herri krosarekin emango zaio hasiera egunari. Ondoren, pintxo lehiaketa, bertso poteoa, bazkari herrikoia, enkantea, desafiyua, manifestazioa eta ekitaldia, eta kontzertuak izango dira, besteak beste.
EGITARAUA:
Maiatzak 21, larunbata:
Herriko tabernan elkartasun bingusa.
Maiatzak 22, igandea:
Herriko tabernan elkartasun bingusa.
Maiatzak 25, asteazkena:
19:30etan, elkartasunaren inguruko hitzaldia, Udaletxean.
Maiatzak 26, osteguna:
21:00etan, bertso afaria Santa Barbara elkartean. Bertsolariak: Ministro eta Silveira.
*Sarrerak: 15 euro, Garinen.
Maiatzak 28, larunbata:
Elkartasun Eguna
11:00etan, herri krosa.
12:00etan, pintxo lehiaketa eta
bertso poteoa.
15:00etan, bazkari herrikoia.
Euskal Txerria.
Ondoren, haurrentzako jolasak.
16:30etan, enkantea.
18:00etan, ‘desafiyua’.
20:00etan, manifestazioa eta
ekitaldia.
22:30etan, kontzertuak Kontrakantxa gaztetxean:
- Blaka
- Ze esatek!
- Materiagris
*Sarrerak: Garin, Rioja, Txili
eta Zintzarri.