Txotx denboraldiaren eta trafiko aldaketen inguruan hitz egiteko, batzarra

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 17a, 02:00

Kaxkoko bizilagunek Ba­tzarra dute gaur arratsaldean, Kaxko Elkarteak deituta. Aurtengo Txotx Denboraldia bukatuta, elkarteak bizilagunak gonbidatu ditu, denboraldiari buruz hitz egiteko. Horrez gain, Aste Santuan egin dituzten trafiko aldaketei buruzko iritziak ere jasoko dituzte bileran.

Deialdia arratsaldeko 19:30etan egin dute, Biteri kultur etxean, eta bizilagunei bilerara joateko deia egin diete.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!