«Axeri Dantza isladatu dut, oso hernaniarra izatez gain, beldur puntua ere baduelako»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 15a, 02:00

Ofizioz diseinatzailea, Sofia Arostegik bigarren aldiz irabazi du Lehiaketa bera. 2006an «xamurtasuna» zen kartelaren ardatza; oraingoan «umore beltza».

San Joanak iragartzeko kartel lehiaketak badu irabazlea: SofiaArostegi hernaniarra. Afi­zioa eta pasioa da Aroste­girentzat marraztea eta diseinatzea, eta lehiaketetara aurkeztea aitzaki gisa erabiltzen du lanak epe jakin batean bukatzeko. Lehendik ere irabazia du txapelketa bera, baina orduko eta aurtengo kartelak ez dute zerikusirik. 2011ko festak iragartzeko, jaietako gai edo atal bat aukeratu nahi zuen Arostegik, eta hala, Axeri Dantzarena aukeratu zu­en: «gustuko dut, oso hernaniarra delako». Baina horrez gain, Axeri Dantzak duen beste puntua ere eman nahi zion kartelari: «ekitaldiak berak beldurrezko puntu bat ere badu, eta hori isladatu nahi izan dut, umore bel­tzari keinu bat eginda». Kartela egiterako or­duan, teknika digitala erabiliz, hiru argazkiren muntaia egin du: «zailena ideia sor­tzea da. Hortik aurrera, osagaiak nahastuta zirriborroak sortzen dira, gustuko zerbait lortu arte. Ideia hau 2007an hasi nintzen lantzen, eta aurten bukatu dut». 2006ko kartelan be­rriz, umeen aurreskua isladatu zuen: «hura gai xamurragoa zen, polittagoa. Orain­goan za­lantza gehiago nituen, baina itxaropena ez da inoiz galtzen».

«Afizioa ofizio bihurtu da»
Lagunentzako hasi zen diseina­tzen, eta afizioa ofizio bihurtu zuen. Diseinu grafikoa ikasi, eta diseinatzen egiten du lana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!