Finaleko joaneko partidua jokatuko da gaur, Donezteben

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 15a, 02:00

Matxin III-Urrutia I eta Uterga-San Miguel aurrez aurre izango dira gaur, Doneztebeko frontoi motzean, Udaberriko Torneo Mixtoko finaleko joaneko partiduan. Bueltako partidua Galarretan izango da datorren larunbatean eta bertan erabakiko dira txapeldunak. Bi bikoteak garaipenaren bila aterako dira gaur frontoira eta ahalik eta tanteo gehien egitera. Finalisten partiduaren aurretik, Endika-Barrenetxea IV (hernania­rra)/Barrenetxea-Agirrezabala neurtuko dira, 17:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!