hiru aukera garbi, eta hiruretan, postea. Hernanik estu hartu zuen atzo Anaitasuna eta partidu ona egin zuen, baina puntu bakarrarekin itzuli ziren Azkoititik txuri berdeak. Egindako partidurako, gutxitxo, eta hirugarren mailara igotzeko bidea ziurtatzeko, ere bai.
Real Union liderrak gaur zer egiten duen ikusi behar. Orain berdinduta daude puntutan, eta gaur galduko balu, Hernanik aukera asko izango luke hirugarren mailara igotzeko.
Dena dela, irabaziz gero ere, oraindik ez dago ezer erabakita. Hori, datorren larunbatean erabakiko da, Hernani eta Real Union aurrez aurre izango baitira Zubipen, 16:30etatik aurrera. Hernaniarrek final baten moduan egingo diete aurre irundarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!