Ikastetxe publikoetako jangeletako langileek greba egiten jarraituko dute datorren astean ere, azaldu dutenez, «enpresen aldetik ez baitago mugimendurik, eta proposamenen bat egitearen zain gaude». Langileen eskakizunekin bat egin du Gipuzkoako Gurasoen Elkarteak eta kontzentrazioak egingo dituzte bihar, ikastetxeetako irteera orduetan. Ereñotzun, esaterako, haur bakar bat ere ez da jangelan geratzen gurasoek erabakita (normalean 20 bat), eta kontzentrazioa 12:30etan egingo dute. Urumean ezik, Langilen eta Elizatxon zerbitzu minimoak bakarrik ari dira ematen eta langileek gurasoen erantzuna izugarria ari dela izaten azpimarratu nahi izan dute. Bestalde, langileek kontzentrazioa egingo dute bihar Bilbon, 12:00etan, Hezkuntza Delegazioaren aurrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!