Urrundu egin zaio lidertza Migel Burugaini, baina azken tiraldira arte, dena dago jokoan. Gipuzkoako Kopa ari dira jokatzen Hernaniko bolariak, eta bihar bukatuko da, Aian goiz eta arratsalde jokatuko den tiraldiarekin. Sailkapenean aurreneko hernaniarra Migel Burugain da, 176 brila botata. Txapelketako liderra, Antonio Agirre segurarrak 10 brila gehiago ditu boteak, 186 hain zuzen. Hurrengo hernaniarrak ondorengoak dira: Jose Ugalde 175 brila botata, Migel Arrozpide 168 botata, eta Antonio Miner 167 botata.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!