Mendi lasterketa Ereñotzun, Oindira igo eta jaitsi, zein azkarrago

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 14a, 02:00

paraje ederretan korrika ibili nahi duenak, ekainaren 5ean aukera paregabea du Ereñotzun. Mendi Lasterketa antolatu du Ereñotzuko Kirol Elkarteak, Oindira igo eta jai­tsi, 12,7 km-ko proba, eta ia dena korrika egiteko modukoa. Dena prest dago Ere­ño­tzun, eta festa egun ederra izatea es­pe­ro dute (40-50 lagun inguru ariko dira lanean). Apuntatzeko aukera badago, Ibai Mendi kirol den­dan, edo www.herrikrossa.com helbidean, 7 euroan.

Helburua, auzo giroa

Ereñotzuko jendea bildu eta festa egun bat antolatu nahi izan dute, lasterketa honekin: «Ereñotzun festa pixka bat jarri nahi genuen, eta horre­gatik antolatu dugu batez ere, auzo-giroa sortzeko».

Munixko, Zuluetako gaina... paraje ikusgarriak

Ibilbide dotorea jarri dute antolatzaileek, parte hartzaileek gozatu dezaten proba egiten ari direla. Hala dio, antolatzaile lanetan ibili den Mikel Ote­gik. «Leku ederrak asko ditu ibil­bide honek: Zuluetako gai­na ez da oso ezaguna, eta ederra da; Munixko, zer esanik ez... hortik Hernani aldera za­tozela ere, itsasoa ikusiz jaisten zara... Leku kuriosoak ere ba­daude: Argurutzen adibidez, gurutzea dago harkaitzean grabatua; Fagollaga inguruan berriz, Gernikako arbola deitzen zaion haritza dago, harresi txiki batez inguratua, eta haritz famatuaren kimu batetik aterea omen dena... bide gorria ere hortxe daukagu». Ibilbide errex xamarra jar­ri nahi zuten antolatzaileek, korrika egiteko modukoa, eta inguruko jendea animatzeko modukoa, «guk nahi genuke inguru honetan korrika ibil­tzen diren guztiak anima­tzea». Saltsa pixka bat sortu dela ere aitortu dio Otegik Kronikari, «badakigu batzuk animatu direla, eta elkarrekin erronkan ere ari da jendea, Hernani eta Ereñotzu inguruan».

Sariak, parte hartzaile guztiei

5 bat lagun ari dira dena antolatzen, 6 hilabetez, eta 40-50 lagun inguru mugituko omen dira lasterketa egunean. Ho­rrez gain, sariak jarri dituzte 40tik gora dendek. Ibai-Men­dik, adibidez, kamixeta, kan­tin­plora eta 10 euroko bonoa emango die parte har­tzaile guztiei. Anto­latzaileek eskerrak eman nahi dizkie denei.

DATU BATZUK

Ibilbidea: 12,74 km
Altuera haundiena: 549 m
Irteerako altuera: 42 m
Desnibel metatua: 630 m
Zailtasun maila: Ertaina
Noiz: ekainak 5
Ordua: 10:30
Non: Ereñotzu


Ibilbidea:

Ereñotzu,
Abillats, Zulueta, Zuluetako gaina, Oindiko bi tontorrak, Munixko, Argurutze, Gasaren eraikina, Lepatxiki-Perrapa, Usategieta, Gernikako arbola-Fagollaga, Bidegorria, Ereñotzu

Izenematea:
* Ibai Mendi kirol dendan
* www.herrikrossa.com
* Irteera puntuan,
10:00ak arte
Prezioa: 7 euro

Informazio gehiago:
* www.herrikrossa.com
* http://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=1407854

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!