Doble Trap modalitateko tiraldia gaur, Santa Barbarako tiro eremuan

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 14a, 02:00

Santa Barbara elkartean plater tiroko Erregularitate Txapelketa ari dira joka­tzen, eta gaur izango dute hirugarren tiraldia, Doble Trap modalitatekoa. Tiraldiaren helburua, naranja koloreko 30 plater botatzea izango da. Tiraldia 11:30­etan hasiko da, eta izen-ematea ordubete ­le­henago hasiko da. Aurreko tiraldian, Luis Mari Cerain izan zen onena, 25 plateretatik 24 botata; hurrengo hiruak Xabier Mujika, Asier Tejada eta Cristobal Barragan izan ziren, 23 botata; bosgarrena J. Antonio izan zen, 21 botata; eta 6garrena Antonio Redondo, 20 botata.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!