Udalekuak gustoko dituzula? Zerbait berezia izatea gustatuko litzaizukeela? Esperientzia berri bat bizi nahi duzula? Udaleku ibiltariak da Dobera Euskara Elkarteak egiten dizun proposamena. Lasarteko eta Durangoko euskara elkarteekin batera, gazteentzako udalekuak antolatu ditu, uztailaren 18tik 29ra.
Udalekuak DBH1, DBH2 eta DBH3 mailetako gazteei daude zuzenduta, eta antolatzaileek azaldu dutenez, izenak dioen bezala, ibiltariak izango dira. Hau da, udalekuak Bidarten hasiko dira, eta Hondarribian bukatuko dira; tarteko bidea, oinez egingo dute.
Horrez gain, abentura eta bestelako esperientziak gustoko dutenentzat, 10 egun horietarako hainbat ekintza antolatu dituztela azpimarratu dute: ur ekintzak, abentura kirolak, bibak, mendi ibilbideak...
Izena emateko azkeneko eguna asteazkena da
Udaleku ibiltarietan izena eman nahi dutenek asteazkenera arte dute aukera. Izena emateko orria beteta entregatu behar da, diru sarreren ordainagiriarekin batera. Izena emateko orria Dobera Euskara Elkartean (Larramendi 11) eskuratu daiteke. Prezioa 200 eurokoa da bazkideentzat, eta 245 eurokoa gainontzekoentzat; dirua Kutxako kontu korrontean sartu behar da: 2101 0041 02 0010251080.