Bildu koalizioak hauteskundeetako ekitaldi nagusia antolatu du gaur, 13:00etan, Plaza Berrin. Bertan, koalizioaren hautagaiak eta programaren ildo nagusiak aurkeztuko dituzte Luis Intxauspe Hernaniko zerrendaburuak eta Kistiñe Lujanbio zerrendako bigarrenak. Eusko Alkartasunako Juanjo Agirrezabala parlamentaria ere bertan izango da. Arratsaldean, propaganda banatuko dute Antziolako parkeetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!