Hernanik El Salvadorri irabazten badio, finalerdietarako txartela lortuko du

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 14a, 02:00

Hernaniko jubenilek Pucela-Valladoliden jokatuko dute gaur, Estatuko Gazte Txapelketako partidua. Azken fasea lau partidutara jokatzen da, eta Hernanik hirugarren partidua du gaurkoa. Irabaziz gero, finalerdietarako pasea lortuko luke. Partidua Pepe Rojo zelaian jokatuko da, 18:30etan, eta Hernaniko intxa-taldea bertan izango da, animatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!