hiru partiduren faltan, hiru garaipen behar ditu Hernanik, bere kasa, igoera lortzeko. Aspaldiko helburua da hirugarren mailara itzultzea, eta aurten, inoiz baino gertuago dute txuri berdeek. Azken txanpan da denboraldia, eta geratzen diren hiru partiduetatik, bi etxetik kanpo jokatuko ditu; hil ala bizikoa ordea, Zubipen.
Anaitasuna, amore ematen ez duen taldea
Gaurko aurkariak, Anaitasunak, ez du ezer jokoan, baina duen guztia emango du Hernaniri irabazteko. Talde indartsua da, gogorra, eta azkeneko minutura arte amore ematen ez duten horietakoa. Hala ere, Hernani lehenengo minututik sartzen bada partiduan, eta dakien guztia jokatzen badu, irabazteko faboritoa da.
Partidua Azkoitiko Txerloia zelaian jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan hasita.
Hernani-Real Union,
datorren astean
Zubipen
Hiru partiduak irabaziz gero, igoera lortuko du Hernanik; bestela, momentuz, liderra den Real Unionen emaitzen zain egon beharko du.
Puntu batera dira bi taldeak, eta datorren astean elkarren kontra jokatuko dute; partidua denboraldiko inportanteena izango da. Zubipen izango da, eta ohi bezala, Hernanik 12 jokalari izango ditu zelaian; beste behin, Zubipe gainezka izatea espero baita.
Denboraldiko azkeneko partidua Mondragonen kontra jokatuko dute txuri berdeek, Arrasaten. Partidu hau eta aurreko biak irabaziz gero, bertan ospatuko du igoera Hernanik.