Inguruko hiru musika banda onentsuenak, gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 14a, 02:00

Errenteria eta Irungo Mu­sika Bandak Hernanin izango dira gaur, Hernaniko Musika Bandarekin batera, eta alardea egingo dute, historian lehendabizikoa, gogoratzen dutenez. Inguruko hiru musika banda onentsuenak entzuteko aukera izango dute gaur hernaniarrek. Hernaniko Musika Bandak 150 urte bete ditu aurten, eta urteurreneko ekitaldien ba­rru­an egin dute gaurkoa.

Kalejira 18:15etan, eta kontzertua 19:30etan
Musika Banda bakoitzak bere aldetik kalejira egingo du Her­na­niko kaleetan, 18:15etatik au­rrera. Atsegindegin elkartuko dira 19:30etan, eta kontzertua eskainiko dute hiru bandek ba­tera: zortzi kanta, musikazale po­rrokatuenek galdu ezin di­tuz­­tenak. Ia 200 musikari, maila bikainekoak denak, eta lau zuzendari gidari lanetan: Iñaki Gurrutxaga (Irun), Carlos Ro­dri­guez (Errenteria), eta Ro­ber­to Pacheco eta Zipri Otxan­do­rena (Hernani).

IRUNGO MUSIKA BANDA

Irungo Musika Banda da Estatu Espainiarreko bandarik zaharrena. 1708an sortu zen, mugako herria izanda, behin baino gehiagotan izaten baitziren Irunen protokolo ekitaldiak. Sari asko jasotakoa (Bilbo, Donostia, Zarautz, Iruñea...) eta herri ezagun askotan jotakoa da (Madril, Burgos, Bordele...). 2005ean Alemaniako hainbat herritan jo zuen. 80 musikari zahar eta gaztek osatzen dute Irungo Musika Banda.

ERRENTERIKO MUSIKA BANDA

Errenteriko Musika Banda 1864an sortu zuten, eta beraz, historia haundiko taldea da. 56 musikarik jotzen dute bandan, eta maila haundiko zuzendariak izan dituzte (Hipolito Gezala, Jose Maria Iraola, Gabino Zarranz...). Sari nagusiak: Zaragozan bigarrena, eta Zallan lehenengoa. Kontzertu nagusiak: Musika Hamabostaldian (1995-1998), Musikasten (1995-2009), Lousada, Oporto eta Pariseko ‘La Cigalen’ (2010).

EGITARAUA
Fin de fiesta
(P.Azpiazu)
Flashing winds
(J.V.Der Roost)
La boda de Luis Alonso (G.Gimenez)
Hava Nagila
(Herrikoia)
Virginia
(Jacob de Haan)
Betikoskorri
(Mold: Iñaki Urkizu)
Las playas de Rio
(Kees Vlak)
Merche
(Matias Martinez Roca)
Zuzendariak
Iñaki Gurrutxaga Azpiazu
Irungo Musika Banda
Carlos Rodriguez Albistur Errenteriko Musika Banda
Roberto Pacheco Garcia
Zipri Otxandorena Noble Hernaniko Musika Banda

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!