Hernani lehenengo mailan, irabazi edo galdu

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 14a, 02:00

Helburua beteta. Her­­­naniko Teklan Laser saskibaloi taldeak den­bo­raldi hasieran jarri zu­en helburua bete du; hau da, lehenengo mai­lara igotzea. Gaur joka­tuko du denboraldiko azken partidua, baina irabazi edo galdu igoera segurua da. Izan ere, lehenengo hiru postu­e­tan geratzen diren talde­ak igoko dira eta Her­nanik 46 puntu ditu, atzet­ik dauzka puntu batera, Easo Zahar eta Leihoak Zarauzko tal­dea, eta laugarrenak, Soraluzek, 43 puntu dauzka. Hernanik sekulako den­boraldia egin du. Lau par­tidu bakarrik galdu ditu eta gainerako guz­tiak irabazi. Gaur, denboraldia ezinhobeto bukatzeko aukera dauka, Aloña Mendi ez baita arerio zaila. Norgehiagoka 16:00etan izango da, Oñatin.

Yone Boutiquek irabaziz agurtu nahi du denboraldia
Areto futboleko Yone Boutique taldeak ere gaur bukatuko du den­boraldia. Zaldibiko Te­lla­tuberri taldearen aur­ka jokatuko du, 18:30etan, Her­na­ni­ko kiroldegian. Her­na­niarrek ez du­te ezer jokoan, baina irabaziz agurtu nahi dute denboraldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!