Iñaki Arratibel Hamaikabat alderdiko hautagaiak prentsa ohar bidez azaldutakoaren arabera, «Ezker Abertzaleko hautagaiak, Udalaren kudeaketan herritarren partehartzeaz egin dituen adierazpenak barregarriak dira. Bere talde politikoak, aurkeztu ziren 6.045 sinadura zakarrontzira bota eta aldi berean herritarren partehartze zuzena aldarrikatzea herritarren aurpegira barre egitea da». Eta gaineratu du: «Herritarrok erabaki nahi genuen zein zabor bilketa sistema nahi genuen eta Ezker Abertzaleak eskubide hori ukatu egin digu. Gainera, ukatzen jarraituko dutela aurreratu du Luis Intxauspek» dio Iñaki Arratibelek.
Inposaketaren bidea
Horrez gain, dio, Bilduk inposaketaren bidea mantenduko duela eta osasunaren aitzaki eta gezurrarekin beraien proiektu «ekotalibana» derrigorrez ezarriko dutela, «hau da, Marian Beitialarrangoitiak jorratu duen bidea mantenduko dute».
H1!eko hautagaiak, baita ere azaldu du, inposaketa eta galdeketa ukatzen dutenek partehartzeaz hitz egiteko zilegitasun guztia galtzen dutela».