«Paperik gabeko pertsonarik ezin da egon; eskubide kontua da, ez karitate kontua»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mai. 13a, 02:00

aralar alderdia Herna­ni­ko osteguneko ferian izan zen atzo, eta etorkinen eskubideak izan zituen hizpide. Jatorria, dena delakoa izanda ere, per­tsona guztien giza eskubideak errespetatuak izan behar direla aldarrikatu zuen: «Ez dago pertsona ilegalik, ezin da egon paperik gabeko pertsonarik. Esku­bide kontua da, eta ez karitate kontua». Aralarren iritziz, «erakundeetatik eta bereziki, Foru Aldunditik, etorkinak integratzeko ereduak huts egin du neurri haundi batean, eta eredua aldatu egin behar da». Pertsona guztien integrazioan, prestakuntza eta formakuntza dela gakoa dio, «be­raien bizitza proiektua bideratzeko, gaitasunak garatu di­tzaten», eta ondo prestatutako hezitzaileen sarea behar dela. Horrekin lotuta, gaineratu zu­en, adin txikikoekin hasitako bidea ezin dela eten berauek 18 urte betetzean eta integrazioa 18 urtetik gorakoentzat sendotu beharra dagoela.

Lorcari elkartasuna
Atzo Hernanin bildutako aralarkideek, samina eta elkartasuna adierazi zizkieten Lorcako lurrikaretan izandako hildakoen senide eta gertukoei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!