Iaz, eguraldi txarra medio, bertan behera geratu ziren San Isidro Eguneko ekitaldiak. Aurten, iazkoa ez errepikatzeko esperantzan, egitarau ederra antolatu dute baserritarren eguna behar bezala ospatzeko.
Hasteko, meza izango da San Joan Bataiatzailean, goizeko 11:00etan. Ondoren, 12:00etan, Iparraldeko herri kirolen erakustaldia izango da. Eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegin izango litzateke erakustaldia. Eguerdiko 13:00etan, berriz, pelota partiduez gozatzeko aukera izango da. Tartean, txorixo mokadutxo bat jan eta sagardo pixka bat edateko aukera ere izango da.